Bidalketak

Lineako bidalketak

Badaukazu Kondaira: euskarazko historia aldizkaria sarean aldizkarian sartzeko izen eta pasahitzik?
Joan saioa hastera

Erabiltzaile-izena eta Pasahitza behar dituzu?
Joan erregistratzera

Lanak linean bidaltzeko eta bidalitako lanen egoera ikusteko, erregistratuta egon behar da eta saioa hasi behar da.

 

Egileentzako gidalerroak

Kondaira aldizkariaren helburua historiari buruzko artikuluak argitaratzea da. Historiaren edozein arloren ingurukoak izan daitezke, gai eta enfoke askatasuna utziz. Erredakzio Kontseiluak eskubidea du jasotako artikuluak, kalitatearen arabera, onartzeko edo ezesteko, eta jasotako ordenaren arabera zein zenbakitan argitaratu erabakitzeko. Printzipioz artikuluak jaso eta onartu bezain laster sarean jarriko dira.

Argitaratu nahi diren lanak plataforma bertara igoko dira. Horretarako egilea erregistratu beharko da. Lanak Microsoft Word edo Openoffice programen formatuetan bidaliko dira eta bestela erabili den programaren ezaugarriak jakinaraziz. Testuan, egilearen izen-deiturak, helbidea eta telefonoa ezarriko dira leku agerian. Artikuluaren izenburuaren ondoren, egilearen izenarekin batera argitaratu nahi den aurkezpena ere zehaztuko da [X Unibertsitateko Ikerlaria, Irakaskuntza Ertainetako Irakaslea, Idazlea, Y Unibertsitatea, Z Unibertsitateko Historia Ikaslea, Historian Lizentziatua,...]. Bost-hamar lerroko laburpena ere igorriko da lanarekin batera, bai eta laburpenaren alboan ezarri nahi den irudia edo argazkia (ahal bada GIF edo JPEG formatoan).

Originalak euskara batuan idatzirik igorriko dira eta Euskaltzaindiak emandako arauetara moldatuta. Aldizkariko hizkuntz zuzentzaileak artikuluaren hizkuntz zuzentasuna ziurtatzeko beharrezko aldaketak egiteko eskubidea izango du.

Artikulu laburrak (laupabost orrialde), luzeak (berrogeita hamar orritik gora) zein erdibidekoak onartzen dira.

Ahal den neurrian testuak ondoko aurkezpen-arau hauetara egokitu beharko dira: Izenburua, egilearen izena eta aurkezpen laburra, letra xehe beltzez (ortografiak eskatzen dituen letra larriak salbu) idatziko dira. Orobat atalburuak, letra xehe beltzez jarriko dira, baina erdian lerrokatuta. Azpiatalen buruek ere letra xehe beltzez izango dute, baina ezkerrean lerrokatuta egongo dira eta aurrean zenbaki edota letraren bat jarrita. Azpiatalen barruko zatien buruak, zenbaki edota letrekin hauek ere, letra xehe etzanez idatziko dira. Zatiak bereziki ugari direnean zenbaki erromatar eta arabiarrekin eta letra larri eta xeheekin joka daiteke buruaren aurrean. Gainerakoetan ez da letrakera beltza erabiliko. Letrakera etzana (eta ez beltza edo larria) erabiliko da zerbait bereziki nabar-mendu nahi denean.

[

I. Atalburua

I. 1. Azpiatala

I. 1. 1. Azpiatal barruko zatia

Testua testua testua testua testu testua testua testua testua testu testua testua testua testua testu testua testua testua testua testu testua testua testua testua testu testua testua testua testua testu testua testua testua testua testu testua testua testua testua testu...

I. 1. 2. Azpiatal barruko zatia

Testua testua testua testua testu testua testua testua testua testu testua testua testua testua testu testua testua testua testua testu testua testua testua testua testu testua testua testua testua testu...

I. 2. Azpiatala...

II. Atalburua

II. 1. Azpiatala...

II. 1. 1. Azpiatal barruko zatia... ]

Beste nonbaitetik harturiko aipamenak, luzeak direnean, lerrokada berezian emango dira, letra zuzenez, ahal bada tipo txikiagoan, ezkerreko alboan koska aterata. Itzulpena denean, jatorrizkoa eskaini nahi duenak orripeko oharrean eman dezake alboko kakotx bikoitzen artean («...»). Edo nahiago bada, alderantziz. Laburrak direnean (KONDAIRAko bi lerro edo gutxiago), lerrokada bereizi gabe emango dira aipamen hauek, letra zuzenez, alboko kakotx bikoitzen artean («...»).Jatorriz euskarazkoa ez denean, jatorrizkoa eta euskal itzulpena eman nahi badira, alboko kakotx bikoitzen artean joango da lehena («...») eta inprimategiko kakotx soilen artean bigarrena (‘...’). Laburrak zein luzeak izanik ere, aipuak ohar barruan eskaini nahi direnenan, lerrokada bereizi gabe emango dira, letra zuzenez, alboko kakotx bikoitzen artean («...»).

Hitz solteen edo sintagma laburren itzulpenak emateko inprimategiko kakotx soilak erabiliko dira (‘...’), baita esanahia edo adiera azaldu nahi dutenak biltzeko ere. Euskara ez beste hizkuntzetako hitz solteak edo sintagma laburrak, ordea, letra etzanez aurkeztuko dira. Orobat erabilera metalinguistikoak.

Testu barruko aipamenak erraztearren, taulak edo irudiak ematen direnean, zenbatuta jartzea komeni da: 1. Taula, 2. Taula, 1. Irudia, 3. Taula, 2. Irudia,... Orobat adibideak, ugari direnean: (1), (2), (3)a, (3)b.

Artikuluak honela agertuko dira bibliografian, letra zuzenak eta etzanak, xeheak eta larriak, parentesiak, komak eta puntuak hemen erakusten den moduan jarriz:

Egilearen deitura, Egilearen izenaren lehen letra. (urtea): “Artikuluaren izenburua”, Aldizkariaren izena, zenbakia, orrialdea-orrialdea.

Liburuak honela:

Egilearen deitura, Egilearen izenaren lehen letra. (argitalpen urtea): Liburuaren izena, Argitaletxea, Edizio-tokia.

Bilduma batean, kongresu bateko agiri -liburuan, edo halakoetan agertzen diren artikuluekin honela jokatuko da bibliografian:

Egilearen deitura, Egilearen izenaren lehen letra. (urtea): “Artikuluaren izenburua”, in Editorearen izenaren lehen letra. Editorearen deitura (arg.), Bildumaren izena, Argitaletxea, Edizio-tokia, liburukiaren zenbakia, orrialdea-orrialdea.

Liburu edo artikuluari buruzko oharrik eskaini behar denean, taket artean emango da [...], adibidez faksimila dela argitzeko, berrargitalpen bat dagoela esateko, argitaratzear dela zehazteko, itzulpena denean jatorrizkoaren izena emateko... Hurrenkera alfabetikoan eskainiko da bibliografia, egileen deituren arabera. Egile baten lan bat baino gehiago agertzen denean, aurrenekoan idatziko dira izen-deiturak eta hurrengoetan marra luze bat emango da hauen lekuan, eta komaren ondoren urtea. Egile beraren lanak hurrenkera kronologikoan eskainiko dira, zaharrenetik hasita; urte batean lan bat baino gehiago baldin baditu (urtea)a izango da lehena, (urtea)b bigarrena, (urtea)c hirugarrena...

Egin behar diren bibliografi aipamenak testu nagusian sartuko dira, parentesi artean, egilearen deitura (behar denean), argitalpen-urtea eta bi puntuen ondoren orrialdeak zehaztuz [adibidez: (Etxebarria, 1980: 34)]; edo nahiago bada bibliografi aipamena oinoharrean jar daiteke, egilearen deitura eta parentesi artean urtea eta orrialdea zehaztuz [adibidez: Etxebarria (1980: 34)].

Hizkuntz zuzentasuna ziurtatzeko edo aldizkariaren aurkezpen arauetara egokitzeko, onarturiko artikuluak aldaketaren bat behar izanez gero, astebeteko epea izango du egileak, Erredakzio Kontseiluren erantzuna hartzen duenetik, testu zuzendua bidaltzeko idazkaritzara.

Argitaratu baino lehen gutxienez behin hartuko du egileak bere artikuluaren testu maketatua, eta astebeteko epea izango du testu maketatuaren alboetako zuriuneetan behar diren zuzenketak egin eta biak berriro idazkaritzara itzultzeko. Egileak zuzenketarik bidali ezean egindako orrazketa ontzat ematen duela ulertuko da.

 

Bidalketa prestatzeko zerrenda

Bidalketa-prozesuan, egileek egiaztatu behar dute beren bidalketak betetzen dituela ondoren eskatzen diren guztiak, eta onartu behar dute baldintza horiek bete ezean lana bueltatu egingo dietela.

  1. ##default.journalSettings.checklist.notPreviouslyPublished##
  2. ##default.journalSettings.checklist.fileFormat##
  3. ##default.journalSettings.checklist.addressesLinked##
  4. ##default.journalSettings.checklist.submissionAppearance##
  5. ##default.journalSettings.checklist.bibliographicRequirements##
  6. ##default.journalSettings.checklist.anonymous##
 

Copyright informazioa

Lege abisu honek (aurrerantzean "Lege Abisua") webgune honen erabilera www.kondaira.eus izeneko webgunea arautzen du (aurrerantzean “Webgunea”). Webgunea Udako Euskal Unibertsitatearena da. Helbidea: Erribera kalea, 14, 48005, Bilbo, Bizkaia. IFK: G48218416.

Legeria

Normalean, Udako Euskal Unibertsitatearen eta web gunean dauden zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak, Espainiako legeria eta jurisdikzioaren menpe daude, eta zehazki, 2016ko apirilaren 27ko 679/2016 Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren menpe.

Aldeek uko egiten diote egokituko litzaiekeen eskumenari, eta Bilboko Epaitegi eta Auzitegien esku jartzen dute sortu daitekeen edozein desadostasun. Izan ere, eztabaidak sortu daitezke kontratu baldintza hauek interpretatu eta betetzerakoan.

Edukia eta erabilera

Erabiltzailea jakinaren gainean dago, eta onartu du web gunera sartzeak ez duela esan nahi Udako Euskal Unibertsitatearekin harreman komertzialetan hasiko denik. Web gunearen titularra ez dago identifikatuta bere kolaboratzaileek bertan jartzen dituzten iritziekin. Enpresak eskubidea dauka Web gunean egoki irizten dituen aldaketak egiteko, eta ez dauka aurrez abisurik eman beharrik. Edukiak eta ematen diren zerbitzuak aldatu ditzake, baita horien aurkezpena ere.

Jabetza intelektual eta industriala

1.- Web gunearen diseinu grafikoa, logoak, argazkiak eta kodeak Udako Euskal Unibertsitatearenak dira eta jabetza intelektualaren gaineko araudiak medio, egile eskubideak babestuta daude. Beraz, debekatuta dago horiek kopiatu, banatu, publikoki erakutsi, eraldatu edo web orrien edukiarekin egin daitekeen edozer egitea, iturriak aipatzen badira ere, Udako Euskal Unibertsitatearen baimen idatziarekin salbu. Web orrietan dauden edozein motako izen komertzial, marka edo zeinu guztiak euren jabeenak dira eta legeak babesten ditu.

Creative Commons ikonotxoa 2.- Bestalde, Web gunetik deskargatu daitezkeen doako edukiak, testuak, artxiboak eta abar Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 lizentziapean daude.

Lizentzia honekin, edukiak kopiatu, banatu eta erakutsi zein lan eratorriak egin ahal izango dituzu, ondorengo baldintzak beteaz:

- Edukiaren jatorrizko egilea aipatu behar duzu.
- Edukiaren aldaketarik egiten baduzu, edo lan eratorri bat sortzen baduzu, hura saldu edo banatzekotan, honako lizentzia honen baldintza beretan egin beharko duzu.

Copyright ikonotxoa 3.- Copyright sinboloa duten testuen kasuan, berriz, eskubide guztiak egileenak dira.

4.- Azkenik, erabiltzaileak Udako Euskal Unibertsitatearen baimena dauka babestutako sorkuntza intelektualak, edukiak eta aktiboak (eskubide esklusibodunak edo gabeak) ikusteko, inprimatzeko, kopiatzeko eta disko gogorrean edo bestelako euskarri batean gordetzeko, baldin eta helburua pertsonala eta pribatua bada, banatzeko edo merkaturatzeko asmorik gabea; betiere, aipatu eskubideak eta edukiak ezin dira aldatu edo deskonpilatu. Erabilera pertsonal hori bidezkoa da hemen aipatu egile eskubideak eta jabetza industrialeko eskubideak errespetatzen badira; alde horretatik, erabiltzaileak ez du lizentziarik jasot

Loturak (link)

Udako Euskal Unibertsitatearen web orrietan loturak (link) daude, eta helburu informatiboa soila daukate. Asmoa ez da loturetako guneak iradoki edo aholkatzea.

Konfidentzialtasuna eta datuen babesa

2016ko apirilaren 27ko 679/2016 Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrak ezarritakoaren arabera, Udako Euskal Unibertsitateak zera jakinarazi nahi dio Erabiltzaileari: badagoela fitxategi automatizatu bat, Udako Euskal Unibertsitateak norberarentzako eta bere erantzukizunpean sortutakoa, datu pertsonalak gordetzeko. Helburua Erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea da, baita informazio lana egitea ere. Baldintza orokor horiek onartzeko unean, Udako Euskal Unibertsitateak bere zerbitzuak emateko behar dituen datuak eskatuko dizkio Erabiltzaileari.

Fitxategi eta formularioak erregistratzea

Erregistro formularioa betetzea ezinbestekoa da web gunean eskaintzen diren zerbitzu batzuetaz gozatu ahal izateko. Ez badituzu eskatu zaizkizun datu pertsonalak ematen edo datuen babeserako politika hau onartzen ez baduzu, ezin izango duzu izena eman, erregistratu edo datu pertsonalak eskatzen diren promozioetan parte hartu.

2016ko apirilaren 27ko 679/2016 Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrean ezarritakoaren arabera, Erabiltzaile gisa erregistratzen zarenean lortzen ditugun zure datu pertsonalak Udako Euskal Unibertsitatearen jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Enpresaren IFK G48218416 da, eta helbidea Erribera kalea 14, 48005, Bilbo, Bizkaia. Segurtasun neurriak inplementatuta dauzka ekainaren 2016ko apirilaren 27ko 679/2016 Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren arabera.

Emandako datuen zehaztasun eta egiazkotasuna

Erabiltzailea da datuen egiazkotasun eta zuzentasunaren erantzule bakarra. Udako Euskal Unibertsitatea horren inguruko erantzukizunetatik salbuetsita dago. Erabiltzaileek erantzun eta bermatuko dute datu pertsonalak zehatzak eta autentikoak diren, eta horiek izaten jarraitzen duten eta ez diren aldatu. Datuok eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartuko dute. Erabiltzaileak informazio oso eta zuzena emango du erregistratzeko edo izena emateko formularioan. Udako Euskal Unibertsitatea ez da erantzule izango norberarena ez den informazioaren egiazkotasunaz eta beste iturri bat adierazten denetaz. Informazio hori erabiltzeagatik sortu ahal diren kalte hipotetikoen erantzukizunik ere ez du hartuko. Udako Euskal unibertsitateak web orrietako informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatu egin dezake, baita informazio horretarako sarbidea mugatu edo eragotzi ere. Udako Euskal Unibertsitateak ez du erantzukizunik izango Erabiltzaileak kalteren bat sufritzen badu, emandako informazioan egondako akats, errore edo omisioak direla eta, baldin eta informazio hori Udako Euskal Unibertsitatea ez den iturri batetik badator.

Cookieak

Erabiltzailearen terminalean bertan kokatutako informazio fitxategiak dira eta erabiltzaileak atarian errazago nabigatzeko balio dute. Edozein modutan, erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, artxibo horiek instalatzea eragozteko moduan.

Helburuak

Udako Euskal Unibertsitatearen helburua Erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea da, baita informazioa ematea ere.

Adin txikikoak

Gure zerbitzuetako batzuk adin txikikoei zuzenduta egotekotan, Udako Euskal Unibertsitateak guraso edo tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak hartzeko, edo hala badagokio, datuen tratamendu automatizaturako.

Beste norbaiti datuak uztea

Udako Euskal unibertsitateak ez dizkio beste inori erabiltzaileen datuak utziko.

Ikusi, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko eskubidea

Zure komunikazioak bideratu eta ikusi, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzu gestioa@ueu.org helbidean, edo posta arruntez hona bidaliz: Udako Euskal Unibertsitatea, Erribera kalea, 14, 1.D, 48005, Bilbo, Bizkaia. Eskubide horiek erabiltzeko, Udako Euskal Unibertsitatearen aurrean nor zaren egiaztatu beharko duzu. Horretarako, Nortasun Agiri Nazionalaren edo baliokide baten fotokopia bidali beharko duzu. Hala ere, zure erregistro datuak Site-an bertan aldatu edo zuzendu ahal dituzu, aurretik zure izen eta pasahitzez identifikatuta.

Segurtasun neurriak

Udako Euskal Unibertsitateak Datu Pertsonalak babesteko legez eskatzen diren neurriak hartu ditu. Gainera, eskura dauzkan bestelako baliabide eta neurri tekniko osagarriak instalatzen saiatzen da, Udako Euskal Unibertsitateari ematen zaizkion Datu Pertsonalak ondo gordetzeko eta inork txarto erabili, aldatu, galdu, baimenik gabe erabili edo lapurtu ez ditzan. Udako Euskal Unibertsitatea ez da erantzule izango arrazoi hauetako batengatik kalteak sortzen badira eta arrazoia Udako Euskal Unibertsitateaz kanpokoa bada: interferentzia, omisio, etenaldi, birus informatiko, telefono matxura edo sistema elektronikoaren deskonexioak; sistema elektronikoaren erabileran atzerapenak edo oztopoak, telefono lineetan, Datuen Prozesuen Zentroan Interneten edo bestelako sistema elektronikoetan gainkarga egoteagatik. Horretaz gain, ez da erantzule izango Udako Euskal Unibertsitatearen kontroletik kanpo norbaitek datuetan esku sartzen badu. Hala ere, Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.

Onarpena eta Baimena

Erabiltzaileari jakinarazi behar zaizkio datu pertsonalen babesari buruzko baldintzak eta Udako Euskal Unibertsitateak helburu horretarako darabilen tratamendua. Atarian ematen diren zerbitzu batzuek baldintza bereziak eta aurreikuspen espezifikoak eduki ditzakete Datu Pertsonalen babesari dagokionez.

 

Pribatutasun-deklarazioa

2016ko apirilaren 27ko 679/2016 Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrak ezarritakoaren arabera, Udako Euskal Unibertsitateak zera jakinarazi nahi dio Erabiltzaileari: badagoela fitxategi automatizatu bat, Udako Euskal Unibertsitateak norberarentzako eta bere erantzukizunpean sortutakoa, datu pertsonalak gordetzeko. Helburua Erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea da, baita informazio lana egitea ere. Baldintza orokor horiek onartzeko unean, Udako Euskal Unibertsitateak bere zerbitzuak emateko behar dituen datuak eskatuko dizkio Erabiltzaileari.