Azaleko irudia

‘Revista de las Provincias Euskaras’ (1878-1881): Euskal Pizkundeko aldizkari bat Gasteiz eta Madril artean

Jurgi Kintana Goiriena

Laburpena


Ezaguna da 1876 urteko Foruen galerak pizkunde euskaltzalea eragin zuela: Iruñeko Arturo Campion eta ‘Revista Euskara’, edo Donostiako Jose Manterola eta bere ‘Euskal-Erria’ aldizkaria loraldi horren protagonista ospetsuenetakoak izan ziren. Ez da hain ezaguna, ordea, pizkunde horrek Araban ere izan zuela agerpenik. Artikulu honetan Gasteizen sortutako ‘Revista de las Provincias Euskaras’ aldizkaria aztertu da (1878-1881). Publikazio hau Fermin Herran arabar idazle eta mezenas masoiak sortu zuen eta bertan Seiurteko Demokratikotik zetorren Gasteizko kultur giroa eta foru abolizio osteko euskaltzaletasuna uztartu ziren. Artikuluak, beraz, aldizkariaren analisia eskaintzen du, bere kolaboratzaileak, edukiak, errezepzioa eta Gasteiztik Madrilera eginiko ibilbidea arakatuz.


Testu osoa:

PDF

Refbackak

  • Une honetan ez dago refbackik.